Mondrak eta Ardatzek elkar koordinatzeko akordioa egin dute

Bi erakundeek helburu dute “haur, nerabe edo gaztearen garapen eta ongizatea abiapuntu nahiz helburu izanda, hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragileen koordinazio eraginkorra”. Argazkian Mondrako lehendakaria Xabier Etxeberria eta Ardatzeko ordezkari Julen Belategi. Mondra futbol taldeak eta Ardatz formazio eta ikasketa zentroak abiapuntu berbera izan dute elkarrekintza hau aurrera eramateko erabakia hartzerakoan. Hain zuzen ere, haur, nerabe edo gaztearen garapen eta ongizatea abiapuntu nahiz helburu izanik, hezkuntza komunitatea osatzen dugun eragileen koordinazio eraginkorra dugu xede bi erakundeok. Horretarako, jarraian datozen ildoak adostu ditugu, bi erakundeen arteko Continue reading →

Ikasturte berrirako prest gaude Ardatzen

Hasi berri dugun ikasturte honetan Ardatzek ateak ireki ditu berriz, eta gure ohiko eskaintzarekin gatozkizue aurtengoan ere. Hasi berri dugun ikasturte honetan Ardatzek ateak ireki ditu berriz, eta gure ohiko eskaintzarekin gatozkizue aurtengoan ere. LEHEN HEZKUNTZAKO LAGUNTZA ESKOLAK: Talde txikitan, Lehen Hezkuntzako tituludun irakasle batekin eskolako ikasgai eta premia guztiak lantzeko aukera egongo da, behar bereziei arreta ipiniz. Eskolarekin eta gurasoekin harremanetan egongo gara kurtsoan zehar. BIGARREN HEZKUNTZAKO LAGUNTZA ESKOLAK: DBH eta Batxilergoko ikasgai guztiak lantzeko aukera eskaintzen dugu, alor bakoitzeko tituludun irakasleekin eta adin nahiz ikasgaiaren Continue reading →

Ingelesa lantzeko talde berriak sortu dira!

Ikasturte honetan ingelesa lantzeko talde bereziak antolatu ditugu Ardatzen eta horiek eskolako behar akademikoak asetzera bideratu ditugu. Lantalde txikiak izango dira eta gure ikasleei eskolan eskatzen zaien maila lortzeko jakintza eta trebetasunak lortzen lagunduko diegu. Gehiago jakiteko, deitu lasai edo idatzi gure helbidera!