Lehiaketaren oinarriak

Kaixo parte-hartzaile,

Jarraian dituzu Ardatzeko lehiaketan parte hartzeko jarraitu beharreko pausoak eta lehiaketaren beraren oinarri nahiz nondik norakoak.

  1. Mezu bat bidali info@ardatz.net helbidera. Bertan, taldearen izena zein den adierazi eta taldeko partaideen izen-abizenak eman (bost pertsonako taldeak gehienez, banaka ere egin daiteke saiakera, baina ez dugu gomendatzen). Telefono zenbaki bat ere, gutxienez, eman beharko da. Izena emateko azken eguna apirilaren 12a izango da.
  2. Adin guztietako herritarrek har dezakete parte, lagunartean, familian zein bakarka jokatu daiteke, baina laguntza eskatzea beti da zilegi!
  3. 50 galdera egongo dira, A,B,C,D gisakoak, eta era honetan mailakatuak:
    • Lehenengo galderatik 10. galderara, puntu bat gehituko da markagailu orokorrera erantzun zuzen bakoitzeko.
    • 11. galderatik 20. galderara, 2 puntu gehituko dira markagailu orokorrera.
    • 21. galderatik 30. galderara, 3 puntu gehituko dira markagailu orokorrera.
    • 31. galderarik 40. galderara, 4 puntu gehituko dira markagailu orokorrera.
    • 41. galderatik 50. galderara, 5 puntu gehituko dira markagailu orokorrera.
  4. Zuzen erantzundako galderek dagokien puntuazioa igoko dute markagailura, baina gaizki erantzundakoek dagokien puntuazioa jaitsiko dute markagailu orokorretik.
  5. Erantzuten ez diren galderek ez dute punturik igoko ez jaitsiko markagailu orokorrean.
  6. Puntuazio altuena lortzen duen taldeak irabaziko du jokoa. Bukaeran, ondo erantzundako galderen puntuazioa gehitu eta gaizki erantzundako galderen puntuazioa kenduko da. Adibidez, 3 puntu balio duen galdera bat ondo erantzunez gero, 3 puntu gehituko zaizkio zure markagailu orokorrari baina gaizki erantzunez gero, 3 puntu kenduko zaizkizu zure markagailu orokorretik. Zuriz utzitako erantzunek ez dute punturik gehituko ez kenduko markagailu orokorretik.
  7. Galdera guztiek erantzun zuzen bakarra daukate. Bi erantzun aukeratuz gero, nahiz eta aukeretako bat zuzena izan, erantzuna txartzat joko da.
  8. Apirilaren 13an, arratsaldeko 16:00etan, talde bakoitzak galdetegira sartzeko mezu bat jasoko du aurrez izen ematean seinalatutako helbide elektronikoan, eta 18:00etarako galdera denak erantzunda egon beharko dira. Beranduago jasotakoak ez ditugu onartuko. Hortaz, 2 ordu izango dituzue ahalik eta galdera gehien zuzen erantzuteko.
  9. Saria honakoa izango da: Ibai-Arteko edozein dendatan 300 euro gastatzeko bono bat.
  10. Irabazlea nor den Mondraberrin, Arrasateko egunkari digitalean, argitaratuko dugu datu guztiak izan bezain laster. Gure Facebook eta Instagrameko profiletatik ere zabalduko dugu irabazlearen izena.
  11. Lehenengo postuan berdinketa izanez gero, galdetegia lehenengo bidali duenak irabaziko du. 

IRADOKIZUNAK:

  • Erabili Internet, eta eskura izan kontaktu onak eta lagunak, ahalik eta galdera gehien zuzen erantzuteko.
  • Kontuan izan ondo erantzundako galderek gehitu egiten duten bezalaxe, gaizki erantzundakoek neurri berean kentzen dutela. Beraz, zuri uztea ere aukera gisa baloratu. Ez da zertan galdera guztiak erantzun.
  • Arrasateri buruzko galdera batzuk agertuko dira, beraz, Arrasatekoak ez baldin bazarete, Arrasatear peto baten laguntza izatea komeni zaizue.
  • Euskaraz, zaintzaz eta ikasi eta desikasiz herri hobe bat eraikitzen lagun dezala lehiaketa apal honek.
  • Zalantzarik baduzue info@ardatz.net-era idatzi dezakezue eta dauzkazuen zalantzak argituko dizkizuegu.