Zer egiten dugu?

Ardatz Formazio eta Ikasketa zentroak 2012. urtean hasi zuen bere bidea, ikasle, guraso eta entitate publiko zein pribatuei formazio eta ikasketa zerbitzuak eskaintzeko asmoz.

2012an Ardatzek bere ateak zabaldu zituenetik, lan esparruak zabaltzen eta etengabeko berrikuntza eta garapenean aritu da eskaintzen ditugun zerbitzuak testuinguru akademiko berrietara zein mundu digitalerantz egokituz. Beti ere, norbanakoa edo pertsona prozesu guztien ardatza dela kontuan izanda, ikasketa prozesu oro modu integralean ulertu dugu; hau da, pertsona bere osotasunean ulertuta soilik lortuko ditugu emaitza positiboak alor akademiko, pertsonal edota korporatiboan.

Gure zentroak 5 zerbitzu eskaintzen ditu bezeroaren beharrei egokituz, gurekin lan egiten duten pertsonak formatzea izanik gure xedea.

 

Hizkuntzak

Formazioa/Ikastaroak

Klase partikularrak

Hezkuntza coaching-a

Hezkuntza zerbitzuak

 

Ardatzeko web orrian ikusgai dauzkazue lan esparru bakoitzean eskaintzen ditugun zerbitzuak, modu xeheago batean. Bertan esparru bakoitzean gure ardatzak zeintzuk diren azaltzen dugu.

Gertutasun eta elkarrekintzari esker, pertsonaren garapena eta ikasketa prozesu integral eta arrakastatsu bat lortzea da gure helburua. Prozesua integrala izateko, hezkuntza ikuspegi zabal batetik ulertu eta bertan parte hartzen dugun aktore guztion ongizatea bermatu behar dugu. Garapen akademiko, pertsonal edota enpresa garapena helburu baduzu, Ardatzeko ateak zabal-zabalik dituzu.