Hezkuntza coaching-a


ZER EGINGO DUT NIK ORAIN?


<Erakunde pribatu zein publikoetara bideratutako formazio saioak>

Ardatz Ikasketa Zentroan «Zer egingo dut nik orain?» izeneko formazio saioak eskaini ditugu azken urteetan bailarako hainbat udaletxeetan, tartean Arrasate eta Aretxabaletako udeletxeetan. Gurasoei zuzendutako saio hauetan familia eredu ezberdinen barnean gertatzen diren egoerak aztertu eta balizko arazoei irtenbideak aurkitzen dizkiegu.

Helburuak finkatu eta seme-alabekin sortzen diren harremanetan gurasoen papera nola hobetu lantzen dugu, komunikazioa ardatz hartuta. Gure xedea, gako zehatz batzuen bidez zailtasunak edota ezinulertuak bideratzea da.

Formazioan zehar erabiliko ditugun tresnak honakoak izango dira:

  • Coaching-a
  • Programazio Neurolinguistikoa
  • Gestalt terapia

Enpresa zein hezkuntza mundutik gurasoei eta oro har familia giroan ematen diren egoerei aurre egiteko zerbitzu hau kontratatu nahi izanez gero, Ardatzeko bulegoarekin jar zaitezte harremanetan.


COACHING ZERBITZUA:


<Erakunde pribatu zein publikoetara bideratutako formazio saioak>

Zure erakundea garapen prozesu batean murgildu nahi baduzu, Ardatzek hezkuntzaren ikuspuntutik abiatuta coaching aren onurak inplementatu ditzake zure erakundean.

Hezkuntza munduarekin harremana duten enpresek zuzenean jotzen dute gugana. Baina hezkuntza munduarekin lotura eduki ez arren erakunde batzuek familia eta seme-alabak Ardatz duten prozesuak martxan jartzen dituzte geroz eta gehiago, etxean dagoen giroak langilearen lan egiteko moduan eragin zuzena duela ulertzen delako.

Ardatzek hezkuntza bere ikuspegi zabalenetik lantzen du, betiere familia osatzen duten partaide guztien ongizatea lortzeko xedeaz.

Zerbitzu honen berri izan nahi baduzu jarri harremanetan Ardatzeko bulegoarekin.